Pello Zelaraini ongi etorria, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko ots. 1a, 17:27

Datorren otsailaren 3an, igandea, Pello Zelarain billabonatarrari ongi etorria egingo diote. Zelarain urtarrilaren 24an askatu zuten, ia 19 urte espetxean igaro ondoren.  26 urte zeramatzan Zelarainek herritik kanpo. Hauxe da prestatu duten egitaraua:

11:00 etatik aurrera: Behar Zana elkartearen eskutik Errebote partida. Pello Zelarainek berak egingo du ohorezko sakea.

12:15etan: Ekitaldia.

14:30ean: Bazkaria Zabala sagardotegian.

Ekitaldi guztiak Errebote plazan aurreikusita dauden arren, eguraldiaren arabera aldaketak egon daitezke. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!