Huyck Wangner enpresako langileak, greba mugagabean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 28a, 13:44

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, manifestazioa egingo dute Tolosako Triangulo plazatik abiatuta, Huyck Wangner enpresako langileen egoera salatzeko. Lehengo astean jakin zuten 81 langiletatik 75 kaleratuak izango zirela. ELA sindikatuko kide den Mikel Zabaletak adierazi duenez, “urtero irabaziak dituen enpresa izanik, itxiera hau lotsagarria eta onartezina da!”. Hori salatu asmoz,  greba mugagabean dira Huyck Wangner (Perot izandakoa) enpresako langileak eta larunbatean, manifestazioa egingo dute Tolosan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!