Jon Irazuk erraz irabazi zuen Zalduaren aurkako aizkora apustua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 28a, 12:55

Atzo jokatu zuten apustua Tolosako zezen plazan. Hamar kanaerdiko eta lau onbiko ebaki behar zituzten bi aizkolariek eta Jon Irazuk alde handia atera zion Zalduari. Lan erdietan bi minutu pasako aldea zuen zizurkildarrak eta aldea handituz joan zen lanak amaitu arte. Amaieran, zazpi minutu pasa atera zizkion Zumarragako Zalduari. Bostehun pertsonatik gora bildu zen lehia ikustera. Irazuk, jokoan jarritako 6000 euroak etxeratu zituen berak jokatutako lehen apustuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!