Kultur astea Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 28a, 11:15

Gaurtik hasi eta otsailaren 3ra bitartean, igandea, Jesusen Bihotza ikastolako kideek kultur astea ospatuko dute. Aste guztian zehar, hitzaldiez, sukaldaritza ikastaroaz, pailazoen ikuskizunaz, kirol desberdinak egiteko aukeraz, mendi ibilaldiaz, eta abarrez gozatzeko aukera izango da. Hona hemen egitaraua:

Urtarrilak 28, astelehena

09:00-11:00: “Sexu heziketa” DBH 3Bko ikasleentzat.

10:15: “Percy Jackson eta Tximista lapurra” filma, LH 3, 4 eta 5ekoentzat.

11:30-13:30: “Sexu heziketa” DBH 3Ako ikasleentzat.

15:00: “Ice Age 3” filma, LH 1, 2 eta 3ko ikasleentzat.

17:30-19:30: Sukaldaritza ikastaroa Zizurkilgo Urkamendi elkartean, Jokin Zabalak zuzendua.

Urtarrilak 29, asteartea

09:00-11:00: “Sexu heziketa” DBH 3Bko ikasleentzat.

11:30-13:30: “Sexu heziketa” DBH 3Ako ikasleentzat eta “Berdintasuna eskolan eta familian” tailerra DBH 4Akoentzat.

17:15: Ikasleen emanaldia Gurea aretoan.

Urtarrilak 30, asteazkena

09:00-12:30: Kirolak LH 3,4 eta 5eko ikasleentzat, Herri Kirol federazioaren eskutik.

17:30-19:30: Sukaldaritza ikastaroa Zizurkilgo Urkamendi elkartean, Jokin Zabalak zuzendua.

Urtarrilak 31, osteguna

09:00-11:00: “Sexu heziketa” DBH 3Bko ikasleentzat.

11:30-13:30: “Sexu heziketa” DBH 3Ako ikasleentzat eta “Berdintasuna eskolan eta familian” tailerra DBH 4Akoentzat.

15:15: TDAHri buruzko hitzaldia Txermingo liburutegian, guraso guztiei irekia.

17:30-18:30: “Elikadura ohiturak eta nola erakutsi jaten” hitzaldia ASKORA enpresako arduradunen eskutik, guraso guztientzat, baina bereziki Hhkoentzat, Txermingo liburutegian.

17:30-19:00: “Sexu heziketa” hitzaldia guraso guztientzat, bereziki DBH3koentzat.

Otsailak 1, ostirala

09:00-11:00: Adimen urritasunaren inguruko hitzaldia “Horrelakoa da nire arreba, eta zer?”, LH 6. mailakoentzat.

16:00: “Potxin eta Patxin” pailazoak frontoian, HH eta LH 1 eta 2. mailakoentzat.

Otsailak 2, larunbata

10:00-13:00: Eskalada saio praktikoa Tolosako Usabal kiroldegian, LH3 eta DBH 4 bitarteko ikasleentzat.

Otsailak 3, igandea

Ibilaldi neurtua:

09:00: Ibilaldi luzearen irteera Zizurkilgo ikastolatik.

10:30: Ibilaldi motzaren irteera Zizurkilgo ikastolatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!