2013ko aurrekontuen aurkezpena, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 28a, 10:58

Amasa-Villabonako Udalak 2013ko aurrekontu proiektuaren aurkezpena egingo du gaur, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan Subijana Etxean. Ekitaldia elebitan izango da; modu dinamiko eta laburrean aurrekontu proiektuan jasotzen den diruarekin zer egingo den azalduko dute Udal Gobernukideek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!