Amaiera bikaina eman dio Jokin Alberdik ziklokros denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 28a, 10:28

Jokin Alberdi zizurkildar gazteak bikain amaitu du ziklokros denboraldia. Pasa zen asteburuan garaipena lortu zuen Berrizen eta asteburu honetan berriz, bi lehia izan ditu. Larunbatean, bigarren postuan amaitu zuen Burgosen Memorial Talamillo ziklokrosean eta gaur berriz Ispasterren garaile izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!