Autokonpostaia sustatzeko kanpaina, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 25a, 10:47

Zizurkigo Udalak ikastaroak antolatuko ditu konposta nola egin erakusteko. Bertan, konposta zer den, nola egiten den eta nola erabiltzen den erakutsiko da. Ikastaroan parte hartzen dutenek konpostagailu bat jasoko dute. Horren truke, konposta egiteko konpromezua hartu beharko da. Autokonposta egiten duten familiek %25eko hobaria izango dute hondakinen tasetan. Izena emateko, 943 691 012 telefono zenbakira deitu edo birziklatuz@zizurkil.com helbidera idatzi beharko da.

Zizurkilgo Udalak, ZERO ZABOR ereduari jarraituz, autokonpostaje kanpaina martxan jarri du. Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula, geure berdegunean bertan.

Udalak proposatzen duena bakoitzak bere konposta egitea da, bere etxean erabili ahal izateko. Hau da, etxeko-konpostajea bakoitzaren autokontsumorako izatea.

-Ikastaro honek 1,5 orduko iraupena du eta teorikoa izango da.

-Ikastaroan parte hartzen dutenei “konpostagailu” bat banatuko zaie.

-Konpostagailua doakoa da baina honako baldintzak bete beharko dira:

·       Ikastaroa egitea.

·       Konpostagailua erabiltzea. Konposta egiteari uzten bazaio bueltatu egin beharko da beste norbaitek erabil dezan.

·       Udaleko teknikariak konpostagailua dagoen tokia bisitatzeko baimena edukiko du. Gehienbat prozesua kontrolatzeko edo laginak hartu ahal izateko. Honek ez du esan nahi derrigorrezko bisita bat egingo denik, baizik eta kontrola egiteko aukera baimendu behar dela.

-Autokonposta egiten duten familiek %25eko hobaria izango dute hontakinen tasetan. Izan ere, Udalak ez du etxean konpostatzen duten herritarren hondakin organikoa ez biltzen ezta tratatzen ere.

-Ikastaroan parte hartu ahal izateko izen ematea Udaletxean, 943691012 telefonoan edo birziklatuz@zizurkil.com helbidean egin beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!