Zizurkilgo Udalak, Huyck Wangner enpresaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 25a, 10:28

Huyck Wangner enpresaren egoera izan da Zizurkilgo albiste nagusia aste honetan Udalak, gaiaren inguruko bandoa zabaldu du gaur herrian.

Hona hemen: 

Zizurkilen, 2013ko urtarrilaren 25ean

 

Herritar hori,

 

Bando honen bitartez, Zizurkilgo Udal gobernuak  gogor salatu nahi du Huyck Wagner (Perot) multinazionaleko zuzendaritzak Zizurkilgo lantegia ixteko hartutako erabakia. 76 langile kalean uzteko erabakia hartu du,  horretarako Espainiako Gobernuaren erreforma laborala baliatuz, hau da, langileei lan egindako urteko 20 eguneko ordainsaria soilik eman nahi die.

Nabarmentzekoa da enpresa erabat bideragarria dela eta irabaziak izan dituela azken urteetan.  Honek guztiak, argi uzten du erreforma laboralak langilea erabat babesgabe uzten dituela  patronalaren aurrean, aurrez salatu izan dugun moduan. Ekonomia eredu jakin baten bidegabekeria ere erakusten du, kapitalismo basatiarena.

Udal gobernu honek, babes osoa adierazi nahi die 76 langile horiei, eta Udalaren bitarteko eta laguntza eskaini behar dutenerako. Era berean, zizurkildarrei dei egiten diegu antola litezkeen mobilizazioetan parte hartzera. Enplegu duinaren defentsa guztion zeregina baita.

 

Alkateak,

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!