Sahararrentzat produktuak jasotzeko epea zabaldu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 24a, 13:58

Kanpaina urtarrilaren 31n amaituko da, eta otsailaren 2an elikagaiak sailkatu eta paketetan sartuko dira

Urnietako Udalak Sahararako elikadura bilketa kanpainan parte hartuko du. Urtarrilaren 31ra artea jasoko da materiala herriko ikastetxeetan eta merkatalgune handietan (Eroskin eta BM-n). Behar dituzten produktuak honakoak dira: azukrea, arroza, pasta, lekak, hegaluzeak eta sardinak oliotan, konpresak eta helduentzako pixoihalak.

Bildutako material guztia paketetan sartu eta Saharara joango den karabanara bideratuko da. Urnietako hainbat boluntariok lagunduko dute produktuak paketetan sartzen; otsailaren 2an egingo da lan hori.

Urnietako herriak lau urte daramatza Saharar Herriari laguntzen, urtero tona eta erdi inguru janari bilduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!