Urnietako Udalak abesbatza herrikoia antolatu du Santa Ageda bezperarako. Herriko kaleetan barrena kantari ibiliko da korua, arratsaldeko 18:00etan San Joan plazatik abiatuta. Deialdi horri begira, hainbat entsegu antolatu dira: urtarrilaren 24an, 29an eta 31n egingo dira Lekaio kultur etxean 20:00etatik 21:00etara. Azken prestaketa hilaren 4an bertan egingo da 17:00etan Lekaion.
Udalak Santa Ageda bezperan kantatzera ateratzeko deia luzatu die urnietarrei. Artzain-andrez janztea izango da baldintza bakarra.