Lander Etxeberria absolbitua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 24a, 13:29

Lander Etxeberria billabonatarra absolbitzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urtarrilaren 17an, osteguna, ETArekin kolaboratu izanagatik epaitu zuten Lander Etxeberria Legorretako Aitor Esnaolarekin batera. Astebeteren ondoren, Auzitegi Nazionalak billabonatarra absolbitzea ebatzi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!