Pasaia eta Hondarribia arteko ibilbidea betetzeko aukera eskainiko du Sagain mendi taldeak larunbat honetan. Bost ordu inguruko ibilbidea izango da. Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa Asteasutik eta 08:10ean Villabonako kiroldegiaren paretik. Irteeran parte hartu ahal izateko, Asteasuko kiroldegira jo beharko da urtarriralaren 24ean. Prezioa, 12 eurokoa izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!