Otsailaren 1eko Kalderero Txikien egunarekin hasiko da Inauterietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurten Andoainen Kaldererorik aterako ez denez, otsailaren 7a izango da hurrengo festa eguna, eta hilaren 10era bitartean hamaika ekitaldi egingo da.

Otsailak 1, ostirala. Kalderero Txikien eguna:

15:30 Ondarreta ikastetxetik aterako dira Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrak herriko kaleak alaitzen. Ibilbidea: ikastetxetik, kale Nagusia, Santa Krutzeko zubiraino (Zubiaurre Etxea) eta handik buelta Ondarreta ikastetxera.

 

Otsailak 7, osteguna. Ostegun Gizena:

15:00 3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. bertan, gailetak, gozokiak eta globoak banatuko zaizkie. Gero, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Kale Nagusira joateko, honako leku hauetatik irtengo dira:

15:00 La Salle-Berrozpeko haurrak, Gora Kaletxiki txarangarekin batera, Kaletxikitik. Ikastola eta Ondarreta ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.

15:15 Ikastetxe guztiak, Kale Nagusian, Bastero plazaren parean elkartu eta denak elkarrekin Kalejiran abiatuko dira Los Pasai eta Gora Kaletxiki txarangekin eta dultzaineroek lagunduta.

Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria (Sabadell-Gipuzkoano banketxeraino), Zumea kalea, Kale Nagusia osoa eta zuzenean Goikoplazara.

Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.

16:15 Dantza Jaia Goikoplazan Los Pasai eta Gora Kaletxiki txarangekin, eta dultzaineroek lagunduta. Eguraldi txarra balego, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

17:00 Potxi eta Patxi pailazoak Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

17:30-20:00 Beldurraren etxea Ambrosia Olabide zentroan. Gazte Lokala.

18:00 Maskara lehiaketako sari banaketa Urigain kultur etxean. Erakusketa: otsailak 7 eta 8: 17.00-19.30. Otsailak 9 10:30-13:30 eta 18:00-20:30. Otsailak 10: 10:30-13:30.

 

Ostirala, otsailak 8:

18:30 Udal Musika Eskolaren Kontzertu Bufoa Bastero kulturguneko auditorioan.

19:30 Karaokea Ambrosia Olabide zentroan. Gazte Lokala.

20:30 Koadrilen afaria gazte lokalean.

 

Larunbata, otsailak 9:

9:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.

11:30 Buruhandi eta erraldoien konpartsa. ibilbidea: Ambrosia Olabide zentroa, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea plaza.

12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale ibiliko dira.

12:00-13:15 Soinuak musika eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Eskola, Dr. Huizi, Bastero plaza, Kale Nagusia eta Zumea Plaza. Itzulera Kale Nagusitik Goikoplazara.

17:00 Konpartsa eta mozorro guztiekin Inauteri desfilea Gora Kaletxiki txarangarekin. Ibilbidea: Txitibar plazatik Goikoplazara. Ondore txaranga eta konpartsak ibiliko dira 20:30ak arte.

23:00-3:00 Nemux disko festa Nafarroa plazan.

 

Igandea, otsailak 10:

9:30 Diana Andoaingo dultzaineroekin.

12:00 Mozorroak nahiz konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.

17:00 Katapuntxispun festa Nafarroa plazan. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.

18:30 Sardinaren segizioa Goikoplazatik Gora Kaletxiki txarangarekin. Ibilbidea: Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea. Zumea Plaza. Handik bueltan Kaleberria, Juan Bautista Erro eta Goikoplaza. Segizioan parte hartzen duten guztiak lutoz jantzita eta kandela eskuan dutela joango dira.

19:30 Sardinaren ehorzketa Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!