Sahararen alde, Elkartasun Karabana

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 23a, 12:31

Saharar herriari elkartasuna erakutsi asmoz, Amasa-Villabonako Udalak produktuen bilketa jarri du martxan. Lekaleak, arroza, kontserbak, olioa, azukrea, pasta, konpresak eta helduentzako pixoihalak jasoko dira. Produktu hauek guztiak, Amasa-Villabonako Udaleko ongizate sailean (bigarren solairuan) utzi beharko dira, urtarrilaren 30a baino lehen, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!