“Fleming Bizirik” kultur astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Fleming ikastetxeko guraso elkarteak “Fleming Bizirik” lemapean, urtarrilaren 21etik 27ra, kultur astea antolatu du. Hitzaldiak, jolasak, antzerkia, danborrada… orotariko ekintzak antolatu dituzte. Hona hemen, gaurtik aurrerako egitaraua:

Urtarrilak 23, asteazkena

17:00: 5 eta 6 urteko haurrentzat euskal jolasak Berdura plazan.

18:00: “Conocernos y acercarnos en la diversidad” izenburua duen hitzaldia, Esther Martinez eta Nekane Jacinto dinamizatzaileen eskutik, Gurea zinemako erakusketa gelan.

 

Urtarrilak 24, osteguna

Goizean, herriko aiton-amonek eskolara bisita egingo dute gaur egungo eta lehengo eskola garaiak alderatu asmoz.

17:00: Aizkardiko ttonttorrez-ttonttor argazki muntaia Aljibean.

18:00: Katramila antzezlana Gurea zineman.

 

Urtarrilak 25, ostirala

17:00: Haur danborrada arroako plazatik Errebote plazara. Eguraldi txarra balego, Behar-Zana frontoian.

19:00: Buruhandiak eta Erraldoiak Errebote plazan.

20:30: Behar-Zana eta Irrintzi elkarteen eskutik bokata jatea Berdura plazan.

 

Urtarrilak 26, larunbata

10:00-12:00: Esku-pilota eta Errebote partidak Behar-Zana frontoian eta Errebote plazan.

16:00: Patin lasterketa Eroski paretik abiatuta.

17:30: Zunbeltz elkartearen eskutik txokolatada Altzin plazan.

 

Urtarrilak 27, igandea

10:00: Irteera Txuri-Urdin izotz jauregira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!