Zizurkilgo Huyck Wangner enpresa, ixtear

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 23a, 11:31

Astelehenean jaso zuten berria langileek; hilabete barru itxi dezakete Zizurkilgo Huyck Wangner enpresa. Hala jakinarazi zieten enpresako nagusiek. Antzina Perot  izandakoa, Huyck Wangner enpresa alemaniarrak hartu zuen duela urte batzuk eta azken hilabeteotan lan martxa onean ari baziren ere, bere lan jarduna Alemaniara eramateko erabakia hartu dute nagusiek. 75 langile ditu Zizurkilgo enpresak eta lanpostu guztiak kolokan daude orain. euren lanpostuen aldeko, eta enpresaren itxieraren aurkako pankartak jarri dituzte langileek eskualdean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!