Goizeko zortziak inguruan, hamairu ibilgailuk talka egin dute A-15 errepidean, Urnieta parean eta ondorioz, itxi egin behar izan dute. Dagoeneko errail bat zabaldu dute, baina oraindik ere ilara luzeak daude inguru horretan. Dirudienez, kazkabarrak eragin du ezbeharra eta lau pertsonek zauri arinak izan dituzte.