Poxta Zahar elkarteak Inauterietan otsailaren 9rako antolatu duen egitaraua argitaratu du:
12:00 Anplipoteoa San Juan plazatik.
14:00 Bazkari piknika:
- Janaria norberaren kontu!
- Tiketan euro 1en Xauxar eta Movien.
Ondoren, showa, izena eman eta animatu!
- Talde bakoitzak bere musika ekartzeaz arduratu beharko du.
- Sariak banatuko dira.
17:00 Mozorro kalejira herrian zehar.
20:00 Pintxo-pote eta boka-trago Onbizik antolatuta.
22:00 Mozorro eta karroza lehiaketa Idiazabal kalean.
- Banakako zein taldekako sariak banatuko dira.
Bestalde, karrozak egiteko San Juan kaleko 40. zenbakiko lokala erabil daitekeela jakinarazi dute. Nahi dutenek otsailaren 9ra arte daukate horretarako aukera: gaueko 21:00ak bitarte aritu ahal izango dira lanean, eta bukatutakoan dena txukun utzi beharko dute. Lokala erabili ahal izateko Poxta Zaharri giltza eskatu besterik ez dago.