Pello Zelarain aske utziko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 17a, 16:43

Herrirako kideek azaldu dutenez, gaur arratsaldean edo bihar goizean Pello Zelarain preso billabonatarra aske utziko dute. Ia hemeretzi urte espetxean egin ondoren, etxean izango da berriz ere billabonatarra. 2011z geroztik aske behar lukeela azaldu zuten Birjinia alabak, eta Maite Ortiz emazteak, urrian egindako elkarrizketan (hemen ikusgai).

Azken hilabeteotan, ostegunero, Pello aske uzteko eskaria eginez, Herrira ekimenak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Amasa-Villabonan. Gaur ere, osteguna denez, elizaren aurrean bilduko dira arratsaldeko 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!