Umorezko bakarrizketen gaua, ostiralean, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 17a, 11:37

Lau aktoreren eskutik, bakarrizketez gozatzeko aukera izango da ostiralean, gaueko 22:30etik aurrera Amasa-Villabonako Gurea antzokian.

Batzuei ezagunak egingo zaizkie, ostiralean, oholtza gainean jardungo diren aktoreak:  Jon Plazaola, Eneritz Artetxe, Barry Manley eta Txiki Martinez, 2010 eta 2011n antolatutako Bakarrizketa lehiaketetan parte hartutakoak baitira. Aurkezle lanetan, berriz, Jone Gorostarzu arituko da. Aktore bakoitzak 20 minutu inguruko bakarrizketa egingo du eta ikuskizunak guztira 90 bat minutu iraungo du.Sarreren prezioa 5€koa izango da eta leihatilan bertan erosi ahalko dira ikuskizuna baino lehen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!