Atzo eguerdian sortutako arazoak konponduz joan dira azken orduotan. Oria ibaiak gainezka egin zuen atzo Andoainen, Villabonan eta Zizurkilen. Asteasu erreka ere bere bidetik atera zen eguerdian. Orduak pasa ahala, euri gutxiago bota du eta horrek, arazoak arindu ditu. Nolanahi ere, datozen orduetarako euri zaparrada mardulak iragarri dituzte.