Oria ibaiak gainezka egin du Kale Berrian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 15a, 19:55

Arratsaldeko 17:00ak eta 17:30ak tartean egin du gainezka Oria ibaiak Villabonako herriaren sarreran. Ondorioz, lehenengo sarreratik ezin da herrira sartu, errepidea itxita baitago. Bertako bizilagunek zenbait neurri hartu dute ura garajeetara sar ez dadin. Bestetik, Txermin auzotik Adunarako errepidea, Agaitz parean, moztuta dago putzu handi baten ondorioz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!