Lehen arazoak sortu ditu euriteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 15a, 13:04

Errepideetan putzu handiak sortzen ari dira euri jasen ondorioz. Andoainen, itxi egin dute Azelaingo zubiaren inguruan, N-1aren azpialdeko pasabidea itxi egin dute putzu handi bat sortu delako. Bazkardora bideratzen dituzte Andoaindik atera nahi duten ibilgailuak.

Bestetik, Zizurkilen Oria ibaiak gainezka egin du Elbarrenan. Ondorioz, Pasus ingurua itxita dago. Honatx, 13:30ean Zizurkilen ateratako argazkiak:

Ikusi hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!