2013ko Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 15a, 11:30

Andoaingo, Adunako, Asteasuko, Villabonako, Larraulgo eta ZIzurkilgo 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egin du Andoaingo Udalak. Andoaingo, Adunako, Asteasuko, Villabonako, Larraulgo eta Zizurkilgo 16 urteko gorako herritarrek har dezakete parte. 65 zentimetroko altuera eta 31ko zabalera izango dute kartelek, eta marrazkia neurri hauetan edo hauen proportzioan aurkeztu beharko da. Ongi nabarmenduta azaldu beharreko testua, berriz, hauxe: "Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna. Andoain 2013". Lanak koloretan aurkeztu beharko dira, eta lehiakide bakoitzak hiru aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

 

Lanak Bastero kulturgunean aurkeztu beharko dira otsailaren 8an, 10:00etatik 13:0etara et 16:00etatik 20:00etara. Lanekin batera kartazal itxi bat ere eraman beharko da, barruan honako datuak sartuz: autorearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa. Kartazalaren kanpoaldean eta kartelaren atzealdean, berriz, egilearen adina eta aurkeztutako lanaren lema adieraziko dira.

 

300 euroko saria

Epaimahaiko kide izango dira Kultur batzordeko eta Gizarte zerbitzuetako batzordeko ordezkari bana eta plastika arloarekin zerikusia duten hiru pertsona. 300 euroko sari bakarra emango da; edonola ere, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen artean sari merezi lukeenik ez balego, saria hutsik utzi hala izango du.  Epaimahaiaren erabakia zein sari banaketaren eguna eta ordua prentsaren bidez ezagutaraziko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!