Ate Irekien jardunaldiak herriko ikastetxeetan datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 14a, 14:49

La Salle Berrozpe ikastetxearena izango da lehenengo hitzordua: urtarrilaren 15ean eta 17an egingo ditu Ate Irekien jardunaldiak. 15ekoa DBHkoei zuzendua egongo da, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean, gaztelaniaz; eta 17an Haur Hezkuntzakoak hartuko dituzte, 18:00etan. Aita Larramendi ikastolak, berriz, urtarrilaren 19ean egingo du Ate Irekien Eguna, larunbatean, Bazkardoko egoitzan; 10:30ean gaztelaniaz eta 11:45ean, euskaraz. Azkenik, Leizaran institutuan bilera informatiboa egingo dute urtarrilaren 31n, arratsaldeko 17:00etan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!