Aizkardirekin Lapurdira, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 14a, 11:47

Lapurdiko txoko eta mendiak ezagutzeko irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak, iganderako. Orzaizetik abiatu eta Baigura mendira igoko dira lehendabizi. Erregelu eta Urtsuiako tontorrak zapaldu ondoren, Hazparnera jaitsiko dira. 28 kilometroko ibilbidea da eta 7 ordu inguru beharko dituzte betetzeko. Izena emateko,  649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da osteguna baino lehen.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!