Jokin Alberdi bosgarren, Espainiako Ziklokros Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 14a, 10:55

Jokin Alberdi txirrindulari zizurkildarra Asturiasko Navia herrian izan da asteburuan, Espainiako Ziklokros Txapelketan lehiatzen. Kadete mailako bosgarren postua erdietsi du Andoaingo Txirrindulari eskolako kideak. Lehen denboraldia du Jokinek ziklokrosean eta maila bikaina duela erakusten ari da. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!