2013-2014 ikasturterako inskripzio-agiriak 2011n jaiotako haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 14a, 08:52

2013-2014 ikasturteko aurre-inskripziorako epea irekitzear den honetan, Andoaingo Udalak jakinarazi du 2011. urtean jaio diren haurren bizilekura bidaliko dituela Udal Biztanleen Erroldan inskripzio agiriak (errolda eta bizikidetza ziurtagiriak izenarekin ezagunak direnak), eta beraz, gurasoek ez dutela udaletxera gerturatu beharko agiri horren bila. 

Bestalde, edozein andoaindarrek aipatu dokumentuak eskuratu nahi balitu, honako zerbitzu hauek ditu eskura:

- Bulego Orokorretara bertaratuz. N.A. aurkeztu beharko da.

- Telefono bidez, 943300830 zenbakira deituz eta identifikatuz.

- Udal web orriaren bidez, www.andoain.org, Zerbitzu Telematikoak atalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!