Eskuz esku lekukoa pasatuko duten herriko zortzi emakume aukeratzeko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, aurten martxoaren 9an egingo da 'MARTXOAK 8 EMAKUME, pausoz pauso' ekitaldia, bigarren urtez. Bertan, herriko zortzi emakumek lekukoa pasatuko dute eskuz esku, eta emakume horiek zein izango diren aukeratzeko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Andoaingo Udalak. Urtarrilaren 27ra bitarte, Gizarte Zerbitzuetako Anbrosia Olabide eraikinean edo Basteron utzi ahal izango dira proposamenak, horretarako jarriko diren buzoietan; 943300830 telefonora deituz ere egin daiteke. Proposamenarekin batera, emakume hori zergatik edo zertan nabarmendu den azaldu beharko da. Jasotako guztia aztertu eta azken erabakia hartzeko bilera egingo da urtarrilaren 29an Urigain kultur etxean 19:00etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!