Inauterietako Maskara Lehiaketako oinarriak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 10a, 15:07

Sormen Tailerrak eta Andoaingo Udalak Inauterietako Maskara Lehiaketako oinarriak argitaratu dituzte. 8-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua, gaia librea izango da eta begietako maskara aurkeztuz gero, nahitaez aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estali beharko da. Lanak Urigain kultur etxean aurkeztu beharko dira otsailaren 5ean arratsaldeko 17:30etik 19:30era bitarte. Sari banaketa, berriz, otsailaren 7an egingo da, Ostegun Gizen egunean, arratsaldeko 18:00etan. Maskarak jasotzeko eguna otsailaren 13a izango da, 16:30etik 19:30era. Aurkeztutako lanekin erakusketa jarriko da otsailaren 7tik 10era Urigainen bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!