Venancio Martinek 100 urte bete ditu gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 10a, 13:39

Jose Venancio Martin Borjak 100 urte bete ditu gaur, urtarrilaren 10ean. Aparteko urtebetetze hori ospatzeko familia osoa bildu da Plazaola kaleko bere etxean. Familiak Ana Carrere alkatearen eta Ana Sanz Gizarte Zerbitzuetako buruaren bisita jaso du. Alkateak Andoaingo herritarren izenean zorionak eman eta lore sorta eta udaletxearen irudia daraman oroigarria oparitu dizkio Martini.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!