Oria merkataritza elkartearen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 9a, 15:34

Gabonetako ekitaldiekin amaitzeko, Oria merkataritza elkarteak, gaur, eguerdiko 13:30ean 275€-ko lau txekeren eta lau afariren zozketa egin du Amasa-Villabonako Berdura plazan. Gabon hauetan egindako erosketekin batera Oria merkataritza elkarteko saltokiek aipatutako zozketan parte hartzeko zenbakidun txartelak banatu dituzte. Txekeetako zozketan parte hartu ahal izateko 22000 zenbaki banatu dituzte eta afarietako zozketan parte hartzeko, berriz, 8000. Zenbaki saridunek, saria jaso ahal izateko, zenbakia duen txartela Tinta inprimategian aurkeztu beharko dute. Hauek izan dira zenbaki sarituak:

Afarien saridunak:

-4.000

-4.268

-5.041

-6.810

275€-ko erosketa txartelen saridunak:

-17.452

-16.695

-3.003

-10.326

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!