Sutea Juan Bautista Erro kalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 9a, 11:52

Iberdrolaren kutxatila batean sartutako urak eragin zuen istripua, eta inguruko bizilagunak euren etxebizitzetatik atera behar izan zituzten; suhiltzaileek arriskurik ez zegoela ziurtatutakoan bueltatu ziren euren etxeetara.

Joan den urtarrilaren 4an Juan Bautista Erro kaleko hainbat bizilagun euren etxeetatik aterarazi zituzten. Dirudienez, Iberdrolako kutxatila batean ura sartu eta argi indarrik gabe geratu zen herriaren zati bat. Horren aurrean, aipatu kaleko etxebizitza batean butano bonbona bat erabili zuten eta sua piztu zen. Udaltzainek, etxebizitzara igo eta sua itzali zuten, baina gasa atera zela ikusita, suhiltzaileei deitu eta inguruko bizilagunak euren etxeetatik aterarazi zituzten. Suhiltzaileek, ateratako gasarengatik arriskurik ez zegoela baieztatu zutenean itzuli ziren bizilagunak euren etxeetara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!