Obus bat Leitzaran ibaiaren ertzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 9a, 11:46

Joan den urtarrilaren 5ean Ertzaintzak herritar baten deia jaso zuen, Leitzaran ibaiaren ertzean, Olagain auzunean, ustez Gerra Zibileko obus bat aurkitu zutela esanez. Ertzaintza bertaratu eta 40 zentimetro inguruko objektu bat aurkitu zuen. Protokoloak dioena jarraituz, Lehergailuak Indargabetzeko Unitate Bereziari abisu eman zitzaion, eta hauek baieztatu zuten mortero-granada bat zela. Buruntza harrobira eraman zuten indargabetzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!