Preso dauden gurasoen aldeko ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko urt. 4a, 15:47

Espainiako espetxeetan diren Ttintto Otaño eta Iñaki Igerategi andoaindarren aldeko futbol partida eta gaztaina jatea egin zuten abenduaren 27an Andoainen. Badira hilabete batzuk bi presoen seme-alabek ikasten duten ikastetxeko guraso talde bat mugitzen hasi zenetik, ekitaldi ezberdinak antolatuz. Bi guraso presoak askatzea eta familiarrei elkartasuna adieraztea dute helburu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!