Zortziehun korrikalaritik gora atera zen Villabona eta Zizurkil artean egiten den San Silbestre lasterketan. Zunbeltz elkartearen paretik atera eta bertan izan zuen helmuga ere. Jendez gainezka izan ziren errepide bazterrak lasterketak iraun zuen bitartean. Eneko Garin billabonarra eta Aitziber Ibarbia zizurkildara izan ziren garaile maila nagusian.