INFANTILAK:
1. Leizaran A.
2. Urdaibai.
3. Baztan.
4. Leizaran B.
KADETEAK:
1. Baztan.
2. Urdaibai.
3. Usurbil.
4. Leizaran.
JUBENILAK:
1. Urdaibai.
2. Leizaran.
3. Urnieta.
SENIORRAK:
1. Leizaran.
2. Urdaibai.
Sari banaketa ekitaldian izan ziren Udal Kirol Patronatuko presidente Ainara Rodriguez eta Leizaran E.K.K.eko presidente Manolo Alaña. Antolatutako txapelketa ezberdinetan eskainitako laguntzagatik plaka bana eman zitzaien Zumeatarra, Peña Santakruz, Agustin de Leiza eta Errekaburu elkarteetako ordezkariei, eta ondoren parte hartu zuten talde guztiek kopa bana jaso zuten.
Saskiaren zozketan saritutako zenbakia, berriz, 0773 izan zen eta Leizaran Klubeko entrenatzaile Xabier Amianori egokitu zitzaion.
Leizaran E.K.K.ko ordezkariak oso gustura geratu dira Erregetako Eskubaloi Txapelketa honek emandakoarekin, eta datozen urteetan ere txapelketa antolatzen jarraitzeko eta hobtzeko asmoa agertu dute.