Hainbat urte bananduta eman ondoren, Eresargi-Txikiko partaide izandakoak berriro ere elkartu eta Errenteriako 66. Gabon abesti lehiaketan parte hartzea erabaki zuten. Hainbat entseguren ondoren, abenduaren 29an, larunbata, Errenteriako kiroldegian ospatzen den lehiaketan parte hartu zuten. Billabonatarrek bi abesti eskaini zituzten: Hiru eguberri abesti eta Ator-ator. 66.Gabon abesti lehiaketako irabazlea, beraz, Eresargi Gazte izan zen. Zorionak partaide guztiei!