Herriraren gaztaina jatea Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 30a, 11:40

Herrira mugimenduak gaztaina jatea antolatu zuen Urnietan joan den abenduaren 28an. Ekimen honekin urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioa bultzatu nahi izan dute eta bertara joateko autobusetan izena emateko aukera badagoela gogorarazi dute: Amaiur, Xauxar eta Kantoi tabernetan egin liteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!