Urtezahar lasterketa, astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 27a, 13:53

Amasa-Villabonako Zunbeltz elkartearen paretik aterako da, aurten, urtezahar eguneko lasterketa. Arratsaldeko 16:00etan aterako dira txikienak eta 16:30etan ekingo diote lasterketa nagusiari. 6,5 kilometroko ibilbidea bete beharko dute korrikalariek, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo kaleetan zehar. Lasterketako izena ematea, Zunbeltz elkartean egin daiteke egunean bertan, edo baita www.herrikrossa.com gunean ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!