Eguberrietako erosketa txartela Urnietan saldua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 26a, 12:19

Bazkuna-Iñistorrako Eguberrietako loteriarekin batera, 400 euroko balioa duen erosketa txartela zozketatzen zen. Zozketa, Urnietako San Tomas ospakizunen baitan egin zen eta zenbaki saritua 1809 izan zen, zeina Urnietako Muazpi harategian saldu zen. Erosketa txartel hau Bazkunaren loteria saldu duten denda, saltegi eta jardundegietan soilik erabili ahalko da. Zorionak saridunari!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!