Ekimen honen bidez edozein herritarrek
"Eman euskara elkarri" lemarekin bat egin eta Korrikari eta bide batez AEKri laguntzeko aukera izango du.Gabonetarako opari polita izan daiteke, izan ere, korrika laguntzaileak Euskal Herri osoko ehundaka komertzio eta zerbitzutan beherapenak izango ditu, 2013ko urte osoan. 12€ko laguntza da eskatzen dena.
Korrika laguntzailea izan nahi duenak, beraz, badu aukera, AEKren edozein euskaltegitara hurbilduta.