Goizean goiz abiatu dira Zizurkilgo San Millan ikastetxeko haurrak eta gurasoak, Gabon eskean. Txikienek traktore gainean egin dute ibilbidea eta trikiti doinuak ere ez zaizkie falta izan. Elbarrenan, Pello Mari Otaño ikastetxeko kideak eta Jesusen Bihotza ikastolakoak kalez kale ibili dira. Eguerdian, Olentzeroren bisita izango dute guztiek.