Gabon eskea Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 24a, 13:04

Goizeko 09:30etan plazan bildu, eta Gabon eskean abiatu dira Adunako eskolako kideak. Lardi auzoan barrena abiatu dira batzuk, eta herrigune inguruan beste batzuk. Eguerdian, Olentzaroren bisita jasoko dute eskolan eta elkarrekin hamaiketakoa egiten amaituko dute goiza.

Argazkiak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!