Jokin Alberdi txapeldun, Oñatiko ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 24a, 12:44

Jokin Alberdi zizurkildarra, kadete mailako lehendabiziko postuan sailkatu zen atzo, Oñatiko ziklokrosean. Andoaingo Txirrindulari Eskolako kidea da Jokin eta Euskadiko selekzioarekin ari da egiten ziklokros denboraldia. Maila bikaina erakusten ari da lasterketa guztietan sailkapen onak lortuz. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!