Josu eta Asier Arregi txirrindulariak, Kantabrian eta Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 24a, 12:33

Asteburu ona burutu dute Andoaingo Asier eta Josu anaia txirrindulariek. Larunbatean Kantabriako Treto herriko ziklokrosean lehaitu ziren. Asierrek zazpigarren postua erdietsi zuen eta Josuk hamabigarrena. Igandean, Oñatin aritu ziren. Asierrek laugarren postuan bukatu zuen eroriko bat izan ondoren eta Josuk hamabigarren postuan, bizikletan zulatua izan ondoren. Zorionak egindako lanagatik!


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!