Larunbatean aurkitu zuten Eider Izagirreren hilotza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 24a, 11:46

Larunbata arratsaldean iritsi zen albiste iluna; larrialdi zerbitzuek Eider Izagirreren hilotza aurkitu zuten Aizkorrin. Hamar egun zeraman desagertuta asteasuarrak eta larunbata eguerdian aurkitu zuten bere gorpua, antza denez amilduta. Helikoptero baten laguntzaz berreskuratu zuten hilotza, Aizleor tontorraren inguruan eta Donostiako Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, autopsia egitera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!