Eguberrietako hitzorduak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 20a, 10:52

Txistorra jatea, gabon kantak, krosa...

Abenduak 21, ostirala

18:00 Txistorra-jatea, Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik, elkartearen egoitzan.

 

 

Abenduak 24, astelehena

Goizean zehar, San Millan ikastetxeko kideek Zizurkil Goian abestuko dute. Otaño eta Jesusen Bihotza ikastexeetakoek Elbarrena auzoa alaituko dute. Ondoren, Urkamendin hamaiketakoa. Olentzaroren bisita jasoko dute nola Elbarrenako haurrek, hala Zizurkil Goikoek. 

 


 Abenduak 31, astelehena

16:00 Urtezaharretako lasterketa Urkamendi elkartearen paretik abiatuta. Antolatzaileak; Urkamendi eta Zunbeltz elkarteak. Babesleak, Zizurkilgo eta Villabonako Udalak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!