Elkartasunezko aerobik maratoia larunbat honetan Allurralde kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko abe. 19a, 18:40

Elkartasunezko kirol jaialdia, beraz, larunbat honetan Allurralden. Urtez urte errepikatzeko asmoa dute, gainera.

Abenduak 22, larunbata
17:00, Allurralde
 


Hesteetako gaitz larria duten haurren gurasoek estatu mailan AEPANNUPA elkartea osatu dute. Euskadin horrelako hiru kasu daude, horietako bat Patricia Martinen haurrarena da: “gure errealitatea bizi duten familia gutxi dago estatu mailan. Elkartea, beraz, txikia da. Finantzazioa jendearen ekarpenen eta elkarteak antolatzen dituen ekimenen bitartez egiten da”. Elkarteak antolatu duen hurrengo ekimen garrantzitsua Allurraldeko Aerobik maratoia izango da, larunbat honetan egingo dena.
Aerobik kirol jarduera gogoko dutenek, beraz, gustuko kirolean aritzeaz gain ekimen ederrean parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea 10 eurokoa da.
Ikusleek ere borondatezko diru ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Patricia Martin aerobik irakaslea da, eta bere jakinduria elkartearen mesedetan erabiliko du. Orain arte izena eman dutenen kopuruarekin pozik dago, “dagoeneko 50 lagunek izena eman dute. Ea hurrengo egunetan 100 partaidera iristen garen”.


AEPANNUPA:
rotulosmartin@hotmail.com
2100 1665 63 0200165464

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!