Abenduaren 15ean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan, Zizurkilgo kirol astearen barruan, Eguberritako Trofeoa antolatu zuen Danok Danena halterofilia taldeak. Txapelketa hiru kategoriatan banatu zen. Alde batetik, txikienek hartu zuten parte Añabel Davilak, Xabier Amunarrizek eta Jokin Aranburuk hain zuzen, azkeneko honek teknika hoberena erakutsiz. Bestetik, 15 urte azpikoan neskek hartu zuten parte eta Goretti Amonarriz izan zen garaile 150,71 punturekin. Bukatzeko, maila nagusian, Mikel Alvarezek irabazi zuen 347,40 punturekin. Bigarren postuan, Igor Sasiain geratu zen 315,21 punturekin eta hirugarrenean, berriz, Jon Sasiain 311,69 punturekin. Antolakuntzakoek eskerrak eman nahi dizkiete bertara gerturatutako guztiei eskainitako babesa eta laguntzagatik.